Paul Beitiak zuzenduko du gazteentzako literatura tailerra

Baleike 2019ko urtarrilaren 7a

Argazkia: Dorleta Agiriano.

Izen ematea gaur zabaldu da. Tailerra urtarrilaren 24an hasi eta apirilaren 4an amaituko da.

Zumaiako Udaleko Kultura sailak 14-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako literatura tailerra antolatu du. Literatura saio horiek sei ostegunetan egingo dira, urtarrilaren 24tik apirilaren 4ra bi ostegunetan behin, Alondegian, 18:30etatik 20:30etara. 

Izen emateko epea gaur ireki da eta hilaren 18a arte egongo da zabalik. Paul Beitiak zuzenduko du tailerra, gainera momentu honetan Zarautzen ere ari da talde berdintsu bat dinamizatzen. Hain zuzen horri buruz egin zioten elkarrizketa Urola Kostako Hitzan joan den azaroan. Hemen artikulu osoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide