Lucia Lacarra ETBko 'Gure kasa' saioan

Baleike 2019ko urtarrilaren 9a

Lucia Lacarra dantzari zumaiarra gonbidatu zuten atzo ETBko Gure kasa saiora. 

Bere ibilbideari buruz hizketan aritu zen Lacarra. Hala, dantzaria izan nahi zuela hiru urte zituenerako zekiela adierazi zuen. Une gogorren inguruan ere hitz egin zuen. Adibidez, hilzorian egon ondoren dantzari esker aurrera egin zuela gogoratu zuen. Agertokian belauna hautsi zuela ere gogoratu zuen. 

Hemen ikus dezakezue saioa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide