'Dantza' filma emango dute asteburu honetan Aita Marin

Baleike

Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza' filma Zumaiara helduko da gaur. Astelehenera bitarte, ohiko ordutegian botako dute Aita Mari zine aretoan. 

Euskal dantzak eta beren sinbologia ardatz dituen film musikala da Dantza. Naturaren, mitoen eta biziraupenaren inguruko istorioa da Esnalek ondutako lana, eta euskal gizartearen argazki izan nahi du, horretarako dantza tradizionalak erabilita. 

Ordutegia: ostiralean, 22:15ean; larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide