Torreberri Gaztetxeak autobusa jarriko du Iruñeko manifestaziora joateko

Baleike

Argazkia: Torreberri Gaztetxea

Iruñeko Maravillas eta Donostiako Kijera gaztetxeei babesa eta elkartasuna erakutsi diete gaur Zumaiako Torreberri Gaztetxeko lagunek. 

"Doala gure babes eta elkartasun guztia Iruñeko eta Donostiako alde zaharretara! Maravillas eta Kijera, zuekin gaude!", adierazi dute lagun hauek. 

Horrekin batera, urtarrilaren 19an Iruñean Maravillas Gaztetxearen alde egingo den manifestaziorako joateko autobusa jarriko dutela aipatu dute. Dagoeneko izenak eman daitezke Metron, Inpernupen eta Leizen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide