Ia urtebete, eta protestak eteteko asmorik ez

Baleike 2019ko urtarrilaren 15a

Iazko otsailean hasi zituzten pentsiodunek beraien elkarretaratzeak. Pentsio duinak eskatzeko astelehenero hasi ziren biltzen. Ia urtebete igaro da, eta pentsionistek ez dituzte beraien aldarrikapenak alde batera uzteko asmorik erakusten. 

Atzo, astelehena, aurreko beste astelehen askotan bezala, herriko pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten, estalapean, pentsio duin batzuk eskatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide