Zazpi elkarteren artean banatu dute komentuaren kudeaketagatik jasotako dirua

Baleike

Herriko elkarteen artean banatu dute komentuaren kudeaketagatik jasotako diru sarreren zati bat. Atzo banatu zituzten dohaintzak Oier Kortak eta Donejakue bideko lagunen elkarteko presidente Fernando Imazek.

Fernando Imaz Donejakue bideko lagunen elkarteko presidenteak emandako datuen arabera, ia 5.000 erromes izan dira aurten komentuan gaua pasatzen, eta guztira, udalak 9.000 euro jaso ditu. Gizarte helburuak dituzten herriko zazpi elkarteen artean banatu dute diru hori. 

Darahli elkartearen bidez Haizearen egia film laburraren ekoizpenak, Sarabastall elkarteak (Flysch Trail), Beheko plaza elkarteak, Gautena elkarteak (Atozte programa), Malen Etxeak, Nagusilanek eta Zumaiako Lourdesko ospitalitateak jaso dute dohaintza. Lehen bi elkarteek 2.000 euro jaso dituzte eta besteek, aldiz, 1.000 euro.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide