Urtarrilaren 29an, asteartea, 17:30-19:30tara hitzaldi-solasaldia antolatu dute Zumaiako bi haurreskola publikoek, Herri Eskolaren eta Udalak elkarlanean, Zumaiako Alondegian. Gaia Komunikazio ez bortitza (hurbilketa) izango da eta Nerea Mendizabalek (Psikopedagoga, gizarte hezitzailea, haur masajeko hezitzailea eta Komunikazio ez Bortitzean zertifikatua) emango du. Edozein herritarrentzat irekia izango da