Aldizkariko erretratuak, webgunean orain

Baleike 2019ko urtarrilaren 22a

Aldizkari berritua aurkeztu genuen iazko maiatzean. Atal berrien artean, herritarrei egindako erretratuena zegoen. Modu berezi batean errekuperatu genuen atal hau, ilustrazio batekin jantzita zetorrelako. 

Irrimarrako Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok beraien irudimena lanean jarri dute pertsona hauen izaera eta ofizioa ilustrazio baten bidez kontatzeko. Eta baita lortu ere, adibide hauetan ikus dezakezuen bezala. 

Txanda honetan ofizioak landu nahi izan ditugu: emagina eta baita anestesista ere; influencerra eta personal shopperra. Maiatzetik hona argitaratu ditugun zazpi erretratuak igo ditugu oraingoz. Pixkanaka, behin aldizkaritik pasa ondoren, webguneko atal berri honetara ekarriko ditugu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide