Sahararen aldeko janari bilketarekin jarraitzen dute burubelarri

Baleike 2019ko urtarrilaren 25a

Asteazkenetik hasita, Saharara bidaltzeko elikagaiak batzen ari dira Zumaiako ikastetxeetan. Bihar, Dia, BM eta Eroski supermerkatuetan izango dira. 

Piztu itxaropena lelopean iritsiko da datorren astean Sahararen aldeko Euskal Karabana, Darahli Elkartearen eskutik. Saharar herriari ahalik eta elikagai gehien eramateko asmoz antolatu dute aurten ere karabana, Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetako elikagai falta asetzeko helburuarekin. 

Asteazkenean hasi zuten kanpaina Zumaiako ikastetxeetan, eta bihar jarraituko dute Dia, BM eta Eroski supermerkatuetan. Azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, dilistak, arroza eta sendagaiak (kadukatu gabeak) bilduko dituzte. Gaur goizean elikagaiak kaxetan antolatzen ikusi ditugu hainbat ikasle.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide