San Joseko beste kale bat itxiko dute igogailuaren lanengatik

Baleike 2019ko urtarrilaren 25a

Eskuineko bidea itxita dago gaur egun. Orain ezkerrekoa moztuko dute.

Iturrikoa baserriaren paretik Ubillos jauregira arteko bidea itxita egon da azken bi asteotan, San Jose kalean egiten ari diren igogailuaren lanak direla medio. Auzoko beste kale bat itxiko dutela iragarri dute orain Udaletik. 

Odietatik Ubillosera (San Jose kaleko 22. zenbakitik 18ra) doan kalea itxiko dute orain. Udaletik adierazi dutenez, kale hau apirilaren 5era arte itxita egotea aurreikusten dute. San Joseko goiko kaleko zatia, berriz, beste bi astez itxita egongo da. Otsailaren 11n zabalduko dute kalea trafikoari dagokionez.  

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide