Ibai Etxabe Romanek jaso du argazki lehiaketako saria

Baleike 2019ko urtarrilaren 26a

Aurtengo Gabonetako argazki lehiaketako saria irabazi du Ibai Etxabe Romanek. Erregeen kabalgata egunean ateratako argazki batekin irabazi du lehiaketa hau.

Oier Korta alkatearen eskutatik jaso du saria Etxabek: Zelai Hoteleko jatetxean bi dastatze menu egokitu zaizkio.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide