Inauteriak antolatzeko bilera egingo dute ostegunean

Baleike

Ostegun honetan, hilaren 31n, Inauteri jaiak antolatzeko bilera egingo dute. 18:30ean izango da, Alondegian. 

Martxoaren 1etik 4ra bitartean izango dira aurten Inauteriak. Dagoeneko festa hauekin lotutako ekitaldiak edota ekintzak antolatzen ari direnek, edozein proposamen aurkeztu ditzakete Alondegian bertan (943 861 056 / kultura@zumaia.eus) otsailaren 4a baino lehen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide