Santelmoetako haur danborradaren entseguak otsailaren 15ean hasiko dira

Baleike 2019ko urtarrilaren 30a

Jakintza Berri kultur elkarteak antolatzen du ekitaldia, eta azken urteetan bezala, Komentuan izango dira entseguak ostiraletan eta larunbatetan.

Santelmoetako haur danborrada laster hasiko da burrunba ateratzen. Apirila bukaeran ospatuko dira santelmoak, baina herriko umeak hemendik bi asteetara hasiko dira prestakuntza lanetan. Jakintza Berri kultur elkarteak jakitzera eman duenez, otsailaren 15ean, ostiralean, hasiko dira haur danborradako entseguak Komentuan. Bi egunetan egingo dira: ostiraletan, 18:30etatik 19:30etara, eta larunbatetan, 16:00etatik 17:00etara. Danborradan jotzen atera daitezkeen haur gazteenak 2012an jaiotakoak izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide