Pintura eta zeramika ardatz hartuta, Dikotomia izeneko bilduma osatu du Keixeta arroarrak. Eibarko Portalea Kultur Etxean izango da bilduma datozen egunetan: ostiralean hasi eta, martxoaren 3ra bitarte ikusi ahal izango dira Keixetaren piezak, asteartetik igandera, 18:30etik 20:30era.