Zozkatu ditugu Hezurbeltzaken emanaldirako sarrerak bazkideen artean

Baleike

Ostiralean eskainiko du emanaldia Hezurbeltzak taldeak, Aita Mariko zine aretoan. Hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean, eta saridunak atera ditugu dagoeneko. 

Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prieto Pittik osatzen dute Hezurbeltzak musika taldea. Azaroan aurkeztu zuten 13 abestiz osatutako diskoa, eta kontzertuak ematen ari dira ordutik. Ostiralean helduko da Hezurbeltzak Zumaiara: Aita Mariko zine aretoan eskainiko dute kontzertua, 22:00etan. 

Emanaldirako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu bazkideen artean, eta saridunak atera ditugu dagoeneko. Sarrerak zain izango dituzte Iker Zulaikak, Igone Saizabalek eta Alex Olidenek leihatilan. 

Laster izango duzue beste zozketa baten berri. Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela Baleikeko bazkide izatea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide