Zortzi lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara. Zortzi kartelak ikusgai daude Alondegia kultur etxeko sarreran martxoaren 4ra arte. Horrekin batera herritarren sarirako bozkatzeko epea zabaldu dute.
Erakusketan jasotzen diren botoek erabakiko dute sari hori. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzako afaria izango da. Bozkatzen dutenen artean, berriz, bi liburu sorta zozkatuko dira.