Zumaiako arraunlariek lan ona egin dute Orion jokatutako batel estropadan

Baleike

Zumaiako 11 batel aritu dira lehian Oria ibaian, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatutako estropadan. Infantil mutilek garaipena lortu dute. 

Zarauzko Arraun Elkarteak antolatutako estropada jokatu da gaur, igandea, Oria ibaian. Zumaiako 11 batel aritu dira arraunean, eta nabarmentzekoa da infantil mutilek lortutako garaipena. Hona hemen emaitzak: 

Neskak, haurrak: 2.
Neskak, promesak: Zumaia A, 7. Zumaia B, 4.
Mutilak, infantilak: Zumaia A 1., Zumaia B 3., eta Zumaia C, 8.
Mutilak, kadeteak: Zumaia A 4., Zumaia B 8., eta Zumaia C 16.
Mutilak, jubenilak: 3.
Mutilak, seniorrak: 4. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide