Zumaiako bi bikote, Euskal Herriko mus txapelketako finalerako txartela lortzeko lehian

Baleike

Euskal Herriko mus txapelketa abian da. Lizarran jokatuko den finalerako txartela lortzeko kanporaketak jokatuko dira asteburu honetan. Zumaiako bi bikote arituko dira lehian. 

Euskal Herri osoko 440 muslari arituko dira finalerako txartelen lehian. Horien artean Zumaiako bi bikote daude: Beñat Manterolak eta David Calderonek osatutako Zumaia-1, eta Ion Agirrek eta Borja Yeregik  osatzen duten Zumaia-2. Gipuzkoako muslarien kanporaketa otsailaren 23an egingo da, 15:00etatik aurrera, Zaldibiako herri antzokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide