Moto eta furgoneta baten arteko istripua izan da Artadiko errepidean

Baleike

Ezbeharra 12:52an gertatu da GI-3811 errepideko lehen kilometroan, Artadiko errepidean. Motoan zihoazten bi lagunak ospitalera eraman dituzte.

Eguerdiko ordubatak jotzeko minutu gutxi falta zirenean, moto eta furgoneta baten arteko talka izan da Artadirako bideko GI-3811 errepidean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, errepide horretako bihurgune batean gertatu da istripua.

Ezbeharra gertatu den tokira bi anbulantzia eta suhiltzaileen kamioi bat gerturatu dira. Motoan zihoazten bi pertsonak onik daude, baina badaezpada ere beharrezko azterketak egitera eraman dituzte erietxera. Errepidea guztiz zabalik dagoela aipatu du Ertzaintzak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide