Patxi Morcillok jaso du San Valentin eguneko Gerturen zozketako saria

Baleike

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak bi lagunentzako afaria zozkatu du otsailaren 14 eta 15a bitartean elkarteko saltokietan erosketak egin zituzten bezeroen artean.

Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak San Valentin eguna ospatu zuen joan den astean. Elkarteko saltokietan erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu dute, eta Patxi Morcillori egokitu zaio saria, Narrondoko gasolindegian egindako erosketa bati esker. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide