Martxoak 8

Martxoaren 8ko grebaren harira astebururako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Mugimendu Feministak

Baleike 2019ko ots. 20a, 14:41

Larunbatean eta igandean, Martxoaren 8ko grebari begira jarriko dira Zumaian.

Martxoaren 8ko grebaren harira, hainbat ekintza izango dira asteburuan Zumaian. Herriko Mugimendu Feministak antolatuta, larunbatean, informazio asanblada irekia egingo da Saregileen plazan, 12:00etatik aurrera.

Igandean, berriz, iaz egin zuten moduan, zaintza lanak erdigunera ekarri eta gizartean lan horiek ikusarazteko asmoz, askotariko egitaraua prestatu dute. Hala nola,  Malen-Comioren abestiak egongo dira, musika, luntxa, irratsaioa... Hori guztia 12:00etan hasiko da, Beheko plazan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide