'Bajo el mismo techo' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike

Juana Maciasek zuzenduriko komedia emango dute asteburuan, ohiko ordutegian. 

Bajo el mismo techo komedia espainiarra emango dute asteburu honetan Aita Mariko zine aretoan. Bihar 19:30ean eta 22:15ean eskainiko dute, eta saio bana izango da igandean eta astelehenean 19:30ean.

Hiru urte daramatzate Nadia eta Adrianek elkarrekin bizitzen. Bikote harremana etetea erabakiko dute, baina egoera ekonomikoa medio, bietako inork ezin izango du erosi zuten etxetik alde egin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide