Anbulatorioko langileek lehen arreta zerbitzu hobearen alde kontzentrazioa egin dute

Baleike 2019ko otsailaren 22a

Kontzentrazio honen bidez azaldu nahi izan dute  lehen arreta zerbitzuko Osakidetzako langileen lan baldintzak okertu direla eta zerbitzuaren kalitateak ere okerrera egin duela. Hainbat herritar batu dira langileen aldarrikapenetara.

Osasun publikoko lehen arreta mailako langileak dira anbulatorioko medikuak eta erizainak eta gaur bertan lan baldintza eta zerbitzu hobearen alde kontzentrazioa egin dute osasun zentroaren aurrean. Langileek jakinarazi dutenez, ostiralero egingo dute geldialdia. Guztira, 30 pertsona izan dira gaurko kontzentrazioan, tartean herritarrak ere bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide