Kaldereroen antolatzaile taldearen eskertza

Baleike

Larunbat arratsaldean Kaldereroen bisita izan zen Zumaian, aurrenekoz. Talde antolatzaileak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaileei.

Kaldereroak antolatu dituen taldeak eskertza ohar bat argitaratu du: "Kaldereroen antolatzaileen izenean eskerrak eman nahiko genieke konpartsa osatzen eta aurrera ateratzen lagundu duten guztioi. Guztiok izan duzue zer egina konpartsa herrikoi honetan. Ekintza koloretsu eta parte hartzailea lortu da guztion artean eta hori eskertzekoa da. Bidean berriz ere elkar topatuko garelakoan mila esker eta hurrengo arte".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide