Santelmoak antolatzeko bilera irekia izango da bihar

Baleike 2019ko otsailaren 25a

Aurtengo jaiak antolatzeko bilera irekia deitu du Kultura Sailak biharko. 

Apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 5era bitarte ospatuko dira aurten San Telmo jaiak. Kultura Saila dagoeneko jarri da herriko jaiei begira, eta herriko elkarte edota taldeetan sor daitezkeen proposamenak jasotzeko, bilera irekia deitu dute. Bihar (asteartea) egingo dute, 19:00etan hasita, Alondegian.

Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnek proposamenak aurrez bidaltzeko aukera izango dute Alondegia Kultur Etxeko bulegoan (943.861056 / kultura@zumaia.eus).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide