Inauteriak 2019

'Martxoko Periya' ospatu dute Musika Eskolako eta ZUMBeko kideek

Baleike 2019ko martxoaren 2a

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako eta Udal Musika Bandako kideak inauteritako kalejira egin zuten atzo iluntzean. Ubillosetik giro ederrean irten ziren, eta kalea zeharkatu ondoren, Beheko Plazan egin zuten geldialdia. Herritar ugari gerturatu zen musikaz, dantzaz eta antzerkiz osatutako emanaldiaz gozatzera.

Argazkiak: Maria Maya Manterola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide