Bixintxo Bilbaori elkartasuna adierazi diote Zumaiako arraunlariek

Baleike

Bixintxo Bilbao pilotariari urtebete zigorra ezarri zioten Munduko Pilota Txapelketan ikurrina erakusteagatik. Pilota federazioak zigorra kendu dio, baina sortutako eztabaida handia izan da. 

Iparraldeko pilotariak atxikimenduak jaso ditu egun hauetan. Horien artean dira Telmo Deun arraun elkarteko arraunlariena. Ikurrina eskuetan, eta traineruaren alboan, argazki bat partekatu dute sare sozialen bidez Bilbaorekin elkartasuna adierazteko. #GuEreBixintxorekin #NiEreBixintxoNaiz traolak erabili dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide