Helene Alberdi, Espainiako distantzia erdiko duatloian txapeldun

Baleike 2019ko martxoaren 3a

Helene Alberdi Zumaiako bizilagunak irabazi du gaur goizean Numancian (Soria) jokatutako distantzia erdiko duatloia.

Gaur, igandea, jokatu da Espainiako distantzia erdiko duatloia, Numancian (Soria). Proban 10 kilometro lasterka egin ondoren, 60 kilometro bizikletan osatu dituzte parte hartzaileek. Amaitzeko, berriz ere 10 kilometro korrika egin dituzte kirolariek.

Helene Alberdi Zumaiako bizilagunak irabazi du proba, ibilbidea 2:56:39 denboran osatuta. Marcé Tusell helmugaratu da bigarren postuan, minutu bat eta bederatzi segundu beranduago, eta hirugarren amaitu du Sonia Juliák, bi minutu eta 15 segundura. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide