Irrimarraren ilustrazioak Oxford aretoan

Baleike 2019ko martxoaren 4a

Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten Irrimarrak Koleoptero izeneko erakusketa zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. Bikote honek egindako ilustrazio koloretsuak bildu dituzte erakusketa honetan.

Erakusketa martxoaren 19ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00-20:00 ordutegian. Asteburuetan ere zabalik izango da eguerdietan, 12:30-14:00 ordutegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide