Goizeko 9:00etarako Beheko Plazan elkartzeko deia egin dute. Gosaldu ondoren, martxa zaratatsua egingo dute herriko kaleetan zehar. Oinez, bizikletan nahiz patinetan joateko dei egin dute. 10:30ean, aldiz, greba feministaren inguruan hausnartuko dute, Alondegian. Jarraian, 12:00etan, Zubitxikitik hasita, mobilizazio zaratatsua izango da.
Beheko Plazara itzuliko dira ondoren. Emakumeen* bazkari autogestionatua egingo dute bertan, eta bazkalostean, 16:00etan hasita, askotariko ekintzak egingo dituzte; besteak beste, mugimendu eta dantza, batukada, kartel eta txalaparta tailerrak.
Saregileen plazaitik abiatuta, manifestazioa antolatu dute arratsaldeko 19:00etarako. Beheko Plazan amaituko da protesta, eta ekitaldi bat ere prestatu dute mugimendu feministako kideek.
Gosaria, ogia, edaria, kafe zein infusioak grebako koordinazio lan-taldeak eramango ditu. Bazkaria eta iluntzeko luntxa, ordea, autogestionatuak izango dira, beraz, norberak etxetik eraman eta elkarbanatzeko deia egin dute. Bestetik, zarata egiteko tresneria eramateko ere eskatu dute.