Guraso elkarteak azaldu duenez, Aizarnazabalgo, Oikiako, Arroa Beheko eta Narrondoko ikasleek erabiltzen dute autobusa Zumaiara eskolara joateko. "DBH 1. eta 2. mailako ikasleek bermatuta dute tokia, baina horiek autobusa beteko balute, eta Arroa Behearen eta Zumaiaren artean lau kilometro baino gutxiago daudela kontuan hartuta, DBH 3. eta 4. mailako gazteak garraiorik gabe geldi daitezke”, esan dute.
Hezkuntza Sailak bermatzen du garraio zerbitzua, baina egungo legedian jasota dago guraso elkarteak aipatu duena. Arrisku hori dela eta, guraso elkarteko kideak kezkatuta agertu dira eta sinadura bilketari ekin diote. Irakurtzen jarraitzeko jo ezazue Urola Kostako Hitzaren albiste honetara.