Itxas-Gainekoen lan bikaina Euskadiko eta Bizkaiko neguko txapelketetan

Baleike 2019ko martxoaren 6a

Argazkia: Josu Lazkano

Asteburu lanpetua izan da hau Itxas-Gaineko piraguistentzat. Larunbatean Irunen izan ziren, Euskadiko neguko txapelketan parte hartzen. Igandean, berriz, Plentziara joan ziren Bizkaiko neguko txapelketara. Bietan ere lan aipagarria egin dute zumaiarrek. 

Irati Osak asteburuan jokatutako bi probetan irabazi du. Aipagarria da, baita ere, Martin Egañak igandean senior mailan lortutako garaipena. Jubenilek ere emaitza onak lortu dituzte, bai Irunen, eta baita Plentzian ere. Kadeteak, berriz, mailara egokitzen ari dira. 

Euskadiko Neguko Txapelketa

Gizonezkoak

  • Beteranoak K1: Eñaut Aizpurua 1., eta Jon Lazkano 2.
  • Seniorrak K1: Oier Aizpurua 2.
  • 23 urtez azpikoak K1: Unai Azkune 2., eta Martin Egaña 4.
  • Jubenilak K1: Imanol Txapartegi 5., Unai Ilundain 6., Alex Lazkano 7., eta Unai Casquero 9.
  • Kadeteak K1: Jon Ander Lazkano 10., Kerman Arakistain 14., Oihan Urbieta 15., Peio Gonzalez 18., Julen Albizu 20., eta Haritz Aizpurua 21.

Emakumezkoak

  • Seniorrak K1: Izaskun Gonzalez 3., eta Maite Etxabe 4.
  • 23 urtez azpikoak K1: Irati Osa 1.
  • Jubenilak K1: Sara Rezola 6., eta Leire Sanchez 7.
  • Kadeteak K1: Ane Zalla 6., Josefa Molina 9., eta Izaro Etxabe 10.

Taldezka bigarren izan dira, 1.397 punturekin.

Hemen Josu Lazkanok txapelketan ateratako argazki galeria.

Bizkaiko Neguko Txapelketa

Gizonezkoak

  • Beteranoak K1: Xabier Osa 1., Eñaut Aizpurua 2., eta Jon Lazkano 3.
  • Seniorrak K1: Martin Egaña 1., Unai Azkune 3., eta Oier Aizpurua 4.
  • Jubenilak K1: Unai Ilundain 5., Alex Lazkano 9., eta Unai Casquero 10.
  • Kadeteak K1: Jon Ander Lazkano 12., Oihan Urbieta 13., Kerman Arakistain 16., Julen Albizu 18., Haritz Aizpurua 20., eta Peio Gonzalez 23. 

Emakumezkoak

  • 23 urtez azpikoak K1: Irati Osa 1.
  • Jubenilak K1: Sara Rezola 4., eta Leire Sanchez 6.
  • Kadeteak K1: Josefa Molina 8.

Taldezka bigarren izan dira 1.794 punturekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide