Polonian euskara irakasten dabilen Maitane Osa ekarri dugu aldizkariko azalera. Etxepare Institutuaren beka bati esker joan zen, hilabete batzuetarako. Adam Mickiewicz Unibertsitaten euskara klaseak emateaz gain, euskal kulturaren eta historiaren berri ematen die ikasleei.
Aritz Paredes musikariarekin ere egon gara. Undergroundean mugitzen aritu da zumaiar hau, eta gaur egun Arrotzak hirukoteko kidea da. Lurzoru hotzetik diskoa atera berri du taldeak.
Erretratuen atalean, Igor Osa Goikoetxearekin izan gara. Arrantzalea lanbidez, lehorrean zegoela egon gara berekin.
Ardoen inguruan aritu zaigu hizketan Unai Rubio elkarrizketa laburrean. Luis Mari Aizpuruarekin ere egon gara Orduan bai ataleko erreportajea egiteko.
Hori guztia eta gehiago, martxoko Baleike aldizkarian.