Gertu merkatari eta ostalaritza elkarteak antolatutako stock azoka egongo da asteburuan Erribera kalean eta Oxford aretoan. Larunbatean egun osoz egongo da irekita: 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Igandean, berriz, goizez bakarrik: 11:00etatik 15:00etara.
Erosteko aukera egoteaz gain, azoka dinamizatzeko programa osatu dute. Horrela, larunbatean, haurrentzako aurpegi margoketa izango da Kofradian, 11:30ean hasita. Eguerdian, trikitilariak egongo dira, eta arratsaldeko seietan zumba kalejira egingo da. Igandean, berriz, haurrentzako tailerrak egongo dira 11:30etatik aurrera, eta 12:00etan, trikitilarien txanda izango da.
Bestalde, azokara hurbiltzen diren bezeroen artean 50 euroko lau erosketa bono banatuko dira.