Torreberrin gosaldu ondoren, herriko kaleetan zehar martxa zaratatsua egin du emakume talde batek. 10:30ak aldera Alondegian izan dute hitzordua. Jolas saioaren ondoren, greba feminista egiteko arrazoiak eman dituzte. Miren Amurizaren idatzi bat irakurri dute jarraian.
Ekitaldiek egun osoan jarraituko dute. Eguerdiko 12:00etan Zubitxikian elkarretaratuko dira, mobilizazio zaratatsua egiteko. Saregileen plazaitik abiatuta, manifestazioa antolatu dute arratsaldeko 19:00etarako. Beheko Plazan amaituko da protesta, eta ekitaldi bat ere prestatu dute mugimendu feministako kideek.