Inauteriak 2019

Jon Etxanizek irabazi du Txopak emandako bazkaria

Baleike 2019ko martxoaren 9a

Webgune honetan egindako lehiaketarekin erabaki dira aurten ere Inauterietako herritarren sariak. Ez dira horiek izan, baina, emandako sari bakarrak. Botoa eman duten guztien artean Txopa tabernak oparitutako bazkaria zozkatu dugu. 

Sariduna Jon Etxaniz izan da. Berehala jarriko gara berekin harremanetan saria emateko. Eskerrik asko denori parte hartzeagatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide