Zumaiako Emakumeon* Etxea Elkartea aurkeztuko dute asteartean

Baleike 2019ko martxoaren 10a

Asteartean, hilak 12, Zumaiako Emakumeon* Etxea Elkartea aurkeztuko dute, 18:30ean, Oxford Aretoan.

Aurkezpenaren xedea, Zumaiako Emakumeon* Etxea egitasmoaren nondik-norakoak azaltzea izango da: etxearen helburuak, aurrera eramaten ari diren prozesua, aurreikusten dituzten ekintzak, etab.

Horrez gain, ekitaldian bertan aurkeztuko dute bazkideak lortzeko abiatu duten kanpainaren bideoa. Ekitaldia borobiltzeko Esti Curiel aktore zumaiarrak esketxa egingo du, berdintasun gaiak hizpide hartuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide