Kauldi Odriozolari elkarrizketa Ttap aldizkari digitalean

Baleike 2019ko martxoaren 14a

Kauldi Odriozola da aste honetako Ttap aldizkari digitaleko protagonista. Eskubaloian egiten ari den ibilbideaz. mintzatu da Xabier Ormazabal kazetariarekin. Ttap-en zenbaki berria bihar argitaratuko da. Zure gailu mugikorrera jaitsi dezakezu doan, aplikazioen dendatik (Google Play edo Apple Store), "ttap aldizkaria" bilatuta. Bitartean, hemen daukazue elkarrizketaren aurrerapena. 

Euskal Herriko lehen aldizkari digital multimedia da Ttap. Gailu mugikorretarako prestatutako doako aplikazio bat da, eta euskarri berritzailea da erabat: irakurtzeko, ikusteko, entzuteko eta ukitzeko aldizkaria da. 2018an sortu genuen Ttap, Euskal Herriko eta Kataluniako hedabide hauen artean: Esguard, Goiena, Anboto, Baleike eta Tokikom.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide