Inauterietako lehiaketako irabazleek jaso dute saria

Baleike 2019ko martxoaren 16a

'Andaluziarrek' eskuratu dute taldeko mozorro onenaren saria, eta 'Bonnie and Clyde' bikotea izan da garaile banakako eta binakakoen mailan. Kartel lehiaketako herritarren saria, aldiz, Irrimarrak jaso du. 

Inauterietako argazki txokoan ateratako argazkien bozketa izan zen joan den astean Baleiken. Hala, Andaluziarrek eskuratu dituzte boto gehien taldekako mailan, eta Bonnie and Clyde izan dira garaile banakako eta binakako kategorian. 

Kartel lehiaketako herritarren saria, aldiz, Alondegiko sarreran egindako erakusketan boto gehien izan dituen lanak jaso du. Irrimarrako Karmele Gorroñok eta Irene Iruretak eskuratu dute. Udaleko Kultura Sailak atzo banatu zituen sariak, Alondegiko Oxford aretoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide