Jon Albizu zumaiarra, EH Bilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia

Baleike 2019ko martxoaren 19a

Argazkia: EH Bildu

EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur, Donostian, Juan Karlos Izagirre buru dela. Zerrendan Jon Albizu zumaiarra dago.

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin du gaur EH Bilduk, Donostian. Dagoeneko jakina zen Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohia izango zela Gipuzkoako EH Bilduren hautagai nagusia datozen foru hauteskundeetan, baina gainerako zerrendakideak zeintzuk izango diren gaur jakinarazi dute. Zerrendakideen artean Jon Albizu zumaiarra dago.

Albizu Donostialdeko zerrendako kide da; bosgarrena da zerrendan, eta ikasketaz, Zientzia Politikoetan lizentziatua da.

Horren berri eman du Urola Kostako Hitzak. Hemen irakurri daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide