Getarian ere lan ederra egin dute Zumaiako arraunlariek

Baleike

Asteburu bikaina izan da hau Telmo Deun arraun elkarteko harrobiko arraunlarientzat. Bezperan, Zumaian bertan, lan ederra egin zuten gorriek. Gaur, Getarian, emaitza onak berretsi dituzte. 

Gipuzkoako batel ligako 10. jardunaldia jokatu da gaur goizean Getarian. Zumaiako arraun elkarteko batelek bi garaipen eta beste bi bigarren postu lortu dituzte. Horien artean aipagarria da mutil kadeteek lortutako garaipena, amaitzear den batel denboraldian lortzen duten lehena. 

Hauek dira Zumaiako ontziek gaur Getarian lortu dituzten emaitzak:

Neskak, haurrak: 2.
Mutilak, infantilak: 1., 5., eta 6.
Neskak, promesak: 6. eta 11.
Mutilak, kadeteak: 1. eta 7.
Mutilak, jubenilak, 2.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide