Korrikarako kilometroak erosi dituzten talde eta eragileen arteko zozketa egin dute gaur eguerdian Euskaltegian. Hala, Narrondotik abiatuta taldeek lekukoa zer ordenetan eramango duten erabaki da. Ordena hau da:
- Algorri taldea
- Ostarrena zine kluba
- Sortu
- Baleike
- EH Bildu
- Inpernupe + Presoen lagunak
- Zumaiena
- Ernai
- Astindu dantza elkartea
- Aek euskaltegia
- Zumaiako Institutua
- Emakume Etxea
- Erkibe K.E.
- EAJ
- Pulpo Eskubaloi Elkartea
- Mantzior Elkartea
- Kolarre Guraso Taldea
- Udala
- Torreberri Gaztetxea
- Athleticen peña
- Zumaiako Herri Eskola
- Zumaiako Triatloi Taldea
- Ziske
- Bertso Eskola
- LAB
Zerrenda eginda, Zumaiako aek-ko kideek ibilbidea aztertuko dute, eta eragile bakoitzari dagokion puntua zehaztuko dute. Informazio hori datozen orduetan emango diete eragileei.
Esan, bezala, Narrondotik sartuko da aurten Korrika Zumaian. 11:30ak aldera izango dela aurreikusten dute. Axular ibiltokitik Erribera kalera pasako da taldea; Amaiako plazan buelta emango du, eta Bidasoa kaletik Txomin Agirre kaia aldera egingo du. Jarraian, Patxita Etxezarretatik Santiago aldera joko du, eta handik Getariarantz.
Korrika kulturaleko ekitaldiak
Korrika kulturaleko ekitaldiak egingo dira datozen egunotan Zumaian. Hemen egutegia:
Apirilak 4: Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala. Aita Mari, 19:00etan.
Apirilak 5: Txalo Moko Zorrotza. Aita Mari, 22:00etan.
Apirilak 11: Didau: tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia. Oxford aretoan, 18:00etan.