Ezkontza afaria Rioja Vega ardoekin, Beheko Plaza jatetxean

Baleike 2019ko martxoaren 28a

Rioja Vega ardoekin ezkondutako afaria egingo da bihar, ostiralez, Beheko Plaza jatetxean. Lekuak mugatuak dira, eta izenak aurrez emango dira 943 861 700 telefonora deituta. Prezioa 28 euro izango da. 

Bertako produktuekin (Kilometro 0) prestatutako bost plater emango dira, ardoekin ezkonduta. Platerak hauek izango dira:

  • 1. Sasoiko arrain leztatuak itsas ogiarekin. Rioja Vega tempranillo rosado.
  • 2. Patata eta trufa zuri parmentierra baba txiki eta orburu freskoekin. Rioja Vega tempranillo blanco.
  • 3. Biriarroen arroza. Rioja Vega edicion limitada. 
  • 4. Bertako idi errea testura ezberdinetan. Rioja Vega reserva.
  • 5. Ardotan eginiko udareak. Principe de Viana vendimia tardia.

Afaria 21:00etan hasiko da Beheko Plaza jatetxean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide