Lan ona egin dute zumaiarrek Gipuzkoako batel ligako azken aurreko jardunaldian

Baleike 2019ko martxoaren 30a

Zumaiako arraunlariek denboraldian erakutsitako mailari eutsi diote Gipuzkoako batel ligako 11. jardunaldian ere. Bihar jokatuko da azken estropada, Pasaian.

Zumaiako Arraun Elkarteko bi batelek lortu dute garaipena Errenterian jokatu den jardunaldian. Kadete mutilek ere lan ederra egin dute, baina bigarren sailkatu dira. Jubenil mutilak, aldiz, hirugarren egin dute. 

Hauek dira Zumaiako batelek lortutako emaitzak:
Neskak, haurrak: 1.
Mutilak, infantilak: 1., 4., eta 6.
Neskak, promesak: 9. eta 12.
Mutilak, kadeteak: 2. eta 15.
Mutilak, jubenilak, 3.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide