Beheko plaza jubilatuen elkarteak antolatuta, San Telmo jaien bigarren asteburuan, olagarro zopa lehiaketa izango da maiatzaren 4an. Izen ematea apirilaren 5a arte egongo da zabalik eta, horretarako, hiru bide daude: Beheko_plaza@euskalnet.net posta elektronikoa, 943 86 27 41 telefonoa edo jubilatuen elkarteko bulegoan (11:00etatik 12:00etara).
Hauek dira lehiaketako arauak:
- Lehiaketa hau Zumaiako elkarte gastronomikoentzat izango da.
- Parte hartzaileak 11 elkarte izango dira, eta elkarte bakoitzetik bi lehiakidek hartuko dute parte.
- Izena ematen duten elkarteak hamaikara iristen ez badira, parte hartze irekia izango da eta inskripzio irekiko lehiakideak zozketa bidez izendatuko dira.
- Beheko Plaza elkarteak jarriko ditu mahaia, sukaldea, gasa eta olagarro lehorra. Lehiakideek behar dituzten ontziak eta gainerako osagaiak, beraiek ekarri beharko dituzte. Hogeitahamar errazio prestatu beharko dira.
- Bost epaimahaikide izango dira: lau zozketa bidez, izena eman dutenen elkarte gastronomikoengatik, aterako dira eta bosgarrena, Beheko Plaza elkarteak izendatuko du. Horiek hiru plater sarituak aukeratuko dituzte. Erabakia apelaezina izango da.
- Sariak hauek izango dira:
- Txapela eta 120€
- 80€
- 70€
- Lehiaketa ondoren prestatutako zopa bertan dastatzeko aukera izango da.
Apirilaren 24an aurre bilera egingo da jubilatu elkartearen bigarren solairuan, 19:00etan.