Musika eta Dantza eskolakoen emanaldia izango da ostegunean, Oikian

Baleike

Musika eta Dantza eskolako ikasle oikiarrek emanaldia eskainiko dute ostegunean Oikiako frontoian, 18:30ean.

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasle oikiarrek Zumaiara klaseak jasotzera joateko zituzten arazoak ikusita, duela 3 urte proiektu berezi batekin hasi ziren. Hala, musika eskolako irakasleak Oikiara joaten hasi ziren bertako ikasleei klaseak ematera. "Oso pozik gaude emaitzarekin", azaldu dute musika eskolatik. 

Edonor dago emanaldia ikustera gonbidatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide