Zozkatu ditugu 'Moko zorrotza' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2019ko api. 3a, 15:38

Ostiral honetan Moko zorrotza izeneko komedia izango da Aita Mari zinean (22:00etan). Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira protagonistak. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak Olga Yeregi, Iker Zulaika eta Igone Saizabal dira. Zorionak. Aretoko leihatilan izango dituzte sarrerak zain. Besteoi esan sarrerak salgai daudela turismo bulegoan 9,5 euroan (6 euroan Gazte txartelarekin).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide