Zumaiako bost ontzik hartuko dute parte asteburuan Gipuzkoako batel txapelketan

Baleike 2019ko apirilaren 5a

Batel ligak amaituta, txapelketen ordua heldu da. Asteburu honetan Gipuzkoako batel txapelketa jokatuko da Pasai San Pedron, goizeko 10:30etik aurrera. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bost ontzirekin hartuko du parte. 

Infantil mutiletan, infantil neskatan, kadete mutiletan, kadete neskatan, eta jubenil mutiletan arituko dira Zumaiako arraunlariak. Txapelketako finalak igandean jokatuko dira, ordu berean. Bezperako estropadetako lehen lau ontzi pasako dira finaletara; besteek kontsolazioko estropadak jokatuko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide