Donostiako Maratoi Erdia dela eta, Lurraldebusek aldaketak egingo ditu autobus zerbitzuan

Baleike 2019ko apirilaren 5a

Igandean, hilaren 7an, Donostiako Maratoi Erdia lasterketa egingo da. Horren ondorioz, UK09 eta UK11 autobus lineek aldaketak izango dituzte 07:45etik 13:30era.

Igandean Donostian egingo den Maratoi Erdia dela eta, Lurraldebuseko autobusek Donostian egiten duten ibilbideak aldaketa hauek izango ditu:

DONOSTIARA SARTZEAN Zumaiatik datozen zerbitzua:

  • UK09.- 6:30, 7:30, 8:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30, Carlos I kaletik eta Bizkaiko Pasealekutik Federico García Lorcara (autobusen geltokia) sartuko dira Donostiara.
  • UK11.- 9:00 eta 11:00, Antso Jakituna geralekua egin ondoren Bizkaiko Pasealekutik Federico García Lorcara (autobusen geltokia) sartuko dira Donostiara.
  • Zerbitzurik gabe egongo diren geralekuak: UK09.- Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi, San Martin. UK11.- San Martin, Askatasun Etorbidea.

DONOSTIATIK IRTETEAN Donostiako irteera hauek:

  • UK09.- 8:00, 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00, Federico García Lorcatik Martuteneko biribilgunetik saihesbidera eta ohiko ibilbidea.
  • UK11.-10:00 eta 12:00, Federico García Lorcatik Martuteneko biribilgunetik saihesbidera eta ohiko ibilbidea.
  • Zerbitzurik gabe egongo diren geralekuak: UK09.- Askatasun Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta, Errotaburu. UK11.- Askatasun Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide