Leire Esnalek II. Master Cup txapelketa irabazi du

Baleike 2019ko apirilaren 7a

Euskal pilota egokituko II. Master Cup txapelketako finalak jokatu dituzte gaur eguerdian Beasainen. Leire Esnal zumaiarrak palako modalitatean irabazi du. 

Eneko Sagarmendi mutrikuarrarekin osatu du Esnalek bikotea. Txapelketako azken partidan, finalean, Iraitz Huegun eta Sheila Cueto izan dituzte aurkari. Ostiralean egindako elkarrizketan azpitxapeldun izanda gustura geratuko zela zioen Esnalek. Baina ez, finalean nagusi izan dira Esnal eta Sagarmendi 25-17 emaitzarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide